ESKUALDEKO II. TXIRRINDA MARTXA

eskualdeko txirrinda martxa 2013(2)Urriak 19rako Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribiko gazteok eskualdeko II. Txirrinda martxa antolatu dugu. Honen zergatia? Nahiz eta eskualde berean bizi, gutxi dakigu ondoko herriez, badirudi soilik izenez ezagutzen ditugula eta bertako gazteak are gutxiago. Guztiok, gainera, borroka berean dihardugu: gaztetxea. Horretarako, ez al da aberasgarria elkartu eta esperientzia, amets, bizipen, beharrizan, etorkizuneko ideia edota kezkak elkartrukatzea? Noski baietz!

Gezurra dirudi hain gertu bizi eta beste herrietako errealitateak ez ezagutzea. II. Txirrinda Martxa hau horretarako pausu txiki bat besterik ez da, baina gauzak horrela lortzen dira, apurka-apurka, elkarlanean, ekinez. Beraz, deia denei luzatzen dizuegu: txirrindari hautsa kendu, katea olioztatu eta animatu urriaren 19an pedalei eragitera! (Bidea elkarrekin gozoagoa izanen da!)

Goizeko 11etan Urruñan txirrindak apaindu eta txupinazoa jaurtiko dugu, ondoren, 13.00etan Hendaian bazkaria, jarraian, 16.00etan Hondarribian herri ezberdinen arteko jolasak egingo dira, eta eguna ondo bukatzeko, 20.30etatik aurrera Irungo Lakaxita Gaztetxean kontzertuak egongo dira! Drug Rockets, Ez!, The Barandys eta talde sorpresa.

Eta gogoratu, mugak norberaren buruan baino ez dira existitzen, gainditu ditzagun beraz!!

 

Urruñako Gazte Asanblada

Hendaitz Gazte Asanblada

Hondarribiko Gazte Asanblada

Lakaxita Gaztetxea

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina