Olinpiadak datoz!

olinpiadabileraaAupa ekipo!

Ikasturte berriarekin batera ideia, erronka edo grina berriekin gatoz gu. Denbora pasa da ikasturtea hasi zenetik eta ez gara geldirik egon, ez horixe! Hitzan egindako elkarrizketan esan genuen bezala olinpiaden kontuari heldu diogu gogoz. Dokumental bat prestatzen hasi gara (dagoeneko disko gogor batzuk txiki geratu zaizkigu dugun materiala gordetzeko :p) eduki piloa ditugu eta gehiago jasotzea gustatuko litzaiguke, elkarrizketan esan bezala urtebeteko olinpiadaren laburpena egiten duen bideo berezia adibidez.

Dokumentaletik aparte beste erronka polit bat jarri dugu aurtengorako eta honetan zentratu nahiko genuke buru-belarri. Olinpiadak berreskuratzea da gure nahia. Aurreko belaunaldietatik irakaspen asko jaso ditugu, antolakuntza, talde lan, proba eta abarren inguruan. Esperientziak erakutsitakoa jaso eta gero guri tokatzen zaigu erreleboa hartzea, gure modura, egungo egoerari egokituz eta ahalik eta Hondarribiar gehien ongi pasa dezan lana eginaz. Herria girotzea izan da gure xede nagusia eta ez dugu modu hobeagorik ikusten.

Parte hartzeko prest bazaude, ongi pasa nahi baduzu, jendea ezagutu, royo onean pasa herria hila dagoela ematen duen bolada hau, animatu eta arrimatu olinpiadetara!

Gauzak antolatzen hasi, taldeak, egunak, probak… zehazten joateko Zuloaga etxea hartu dugu Otsailaren 8an 16:30tan. Denak ongi etorriak zarete, animatu eta bertan ikusiko gara!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ESKUALDEKO II. TXIRRINDA MARTXA

eskualdeko txirrinda martxa 2013(2)Urriak 19rako Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribiko gazteok eskualdeko II. Txirrinda martxa antolatu dugu. Honen zergatia? Nahiz eta eskualde berean bizi, gutxi dakigu ondoko herriez, badirudi soilik izenez ezagutzen ditugula eta bertako gazteak are gutxiago. Guztiok, gainera, borroka berean dihardugu: gaztetxea. Horretarako, ez al da aberasgarria elkartu eta esperientzia, amets, bizipen, beharrizan, etorkizuneko ideia edota kezkak elkartrukatzea? Noski baietz!

Gezurra dirudi hain gertu bizi eta beste herrietako errealitateak ez ezagutzea. II. Txirrinda Martxa hau horretarako pausu txiki bat besterik ez da, baina gauzak horrela lortzen dira, apurka-apurka, elkarlanean, ekinez. Beraz, deia denei luzatzen dizuegu: txirrindari hautsa kendu, katea olioztatu eta animatu urriaren 19an pedalei eragitera! (Bidea elkarrekin gozoagoa izanen da!)

Goizeko 11etan Urruñan txirrindak apaindu eta txupinazoa jaurtiko dugu, ondoren, 13.00etan Hendaian bazkaria, jarraian, 16.00etan Hondarribian herri ezberdinen arteko jolasak egingo dira, eta eguna ondo bukatzeko, 20.30etatik aurrera Irungo Lakaxita Gaztetxean kontzertuak egongo dira! Drug Rockets, Ez!, The Barandys eta talde sorpresa.

Eta gogoratu, mugak norberaren buruan baino ez dira existitzen, gainditu ditzagun beraz!!

 

Urruñako Gazte Asanblada

Hendaitz Gazte Asanblada

Hondarribiko Gazte Asanblada

Lakaxita Gaztetxea

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bikingo marea 2013 – Inforazioa eta oharrak

abordoia2013 02Aurten ere jende asko dabil korreoak bidali eta bikingo mariarako apuntatzen. Baina, jakinarazpen edo ohar batzuk eman nahi genituzke baltsak muntatzerako orduan eta baita abordaian bertan kontuan edukitzekoak. Segurtasunari begira ere informazioa duzue bertan.

Gogoratu egun horretarako prestatuta duguna.

  • 15.30tan kapuiloan muntaketa lanak eta animatzeko kontzertua (bertan banatuko ditugu poltsak)
  • 16.30tan baltsak hartu eta abordatzera!

Jarraitu hondarribikogazteasanblada@gmail.com era apuntatzeko emailak bidaltzen eta jarraien jakinarazpen eta informazioa:

Baltsak muntatzerako orduan:

  • Iltzerik ez.
  • Punta zorrotzeko ezer baltsan.
  • Flotabilitatea emateko metalezko bidoirik ez.
  • Gauza korrosibo, toxiko, etab. garraiatzeko plastiko bidoirik ez.

Uretan:

  • Arrautzak jaurtitzerik ez.

Segurtasuna:

  • DYAren furgoneta bat egongo da kapuiloan hasieran eta puntaleko playitan bukaeran.
  • Gurutze gorriko zodiak bat itsasoan.
  • Piraguan argibideak emango dituen norbait.

Jasotzerako orduan:

  • Antolatzaileek argibideak emango ditu, baltsak noraino eraman behar diren azalduaz. Iristerakoan baltsa hartu eta bukaeraraino eraman.

Gomendioak:

  • Sandaliak edo uretarako zapatak jartzea.
  • Nekatuta aurkituz gero, ez jarraitu. Ranpa asko daude eta begiraleak egongo dira laguntzeko.
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Jaiak prestatzen

Bueno ekipo, aurreko urtean bezala, astelehenean piratei baltsak jasotzen, txikitzen eta kamioetan sartzen lagundu genien. Lan gogorra, nekeza, baina, zuengatik egiten duguna, horren truk poltsa pila bat lortu bait ditugu.

Piratak2013

Hemen gaude kamioi bat joan eta bestean etortzen den bitartean jendearekin hitz egin, ikasi eta lagun artean lanaz ere gozatzen, nola ez. Eskerrak laguntzera etorri zineten lagun guztiei.

SOVIETkartelaBeraz, ikusten duzuen bezala martxan gaude eta jaietako egitarau osoa prest dugu. Bi egun prestatu ditugu jaiak girotzeko. Urtero bezala jaien aurreko asteburuan, Abuztuaren 31an, Gazte Eguna prestatu dugu. Txupinazoa, pregoia eta bazkariaz aparte, aurtengo berezitasuna lokal jira izango da. Hondarribiko gazte lokal ezberdinetatik egingo dugu jira pintxo pote alai batez disfrutatuz. Lokal asko agertu dira prest parte hartzeko eta gaur dute bileratxoa gauzak zehaztu eta pixka bat prestatzeko. Azken orduan animatzen bazarete, jakin dezazuen, gaur arratsaldeko 6tan madalen plazan geratuak dira.

Lokal jira ostean bazkaria prestatuko dugu Zumardian. Horretarako sarrerak salgai jarriko ditugu Hondarribian Etxebe, Muara eta Itxaropenan eta Irunen Hazian astelehenetik aurrera. Aurtengo lema Gazte katramila, goazen leku bila! izango da eta bereizgarri gisa, eta kolore pixka bat bat emateko, zapiak banatuko dizkizuegu. Bazkariaren ostean jolasak prestatuko ditugu eta bukatzeko berbena egongo da Ezten giro taldearen eskutik.

_MG_8023Hurrengo zita Irailaren 6an jarri dugu. Egun horretan Bikingo mariaren abordaia ospatuko dugu. Aurten,  itsas mareak hala aginduta, 4 terditan aterako gara kapuiloko hondartzatik puntaleko playitaraino.

Montajea kapuiloko hondartzan egingo dugu eta lanak girotzeko kontzertua egongo da 3 terditatik atera arte. Garrantzia duen nota bat, jendearen aurreikuspena egin, poltsak ongi banatu eta gauzak obeago antolatzeko, mesedez, taldeen informazioa gure emailera bidali (hondarribikogazteasanblada@gmail.com). Informazio hau eskatzen dugu:

  • Taldearen izena
  • Arduradunaren izena eta telefonoa
  • Taldekide kopurua

Eta urtero gogoratu beharrekoa, montatzerako orduan kontuan eduki beharrekoak:

  1. Flotagarritasuna emateko ez erabili metalezko bidoi ez plastikozkorik mesedez, normalean gauza toxiko edo korrosiboak garraiatzeko erabiltzen baitira.
  2. Pale edo egur olak beraien artean lotzeko ez erabili iltzerik mesedez, txikotiak, zinta amerikanoa edo beste zenbait modu daude, garbiketa laneko jendearentzat seguruagoak direnak.

Beraz, gogoratu, gazte katramila goazen leku bila! Animatu eta parte hartu jai herrikoietan!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Asanblada orokorra

 

Aupa ekipo

Hemen gaude berriz lokalaren kontuarekin bueltaka eta nobedadeak ditugu, badirudi pauso sendoak ematen ari dela udala hau gauzatu ahal izateko. Gozti honen inguruko informazio zabalagoa jasotzeko, etorkizunean zer egin eta inpresio eta ideiak elkarbanatzeko, etorri ostegun honetako asanblada orokorrera!!

asanblada_orokorraBideotxo bat prestatzen ari gara eta gai ordena prest dugu, zu bakarrik falta zara! Ostegun honetan atxaldeko 7 terditan Zuloaga etxean. Animatu eta parte hartu, lortu dugu!!?

 

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

4. Umeen eguna

UMEEN EGUNA4Hemen gatoz 4. umeen egunarekin! Aurtengoan eraikitzen jolastuko dugu, jostailuak sortuko ditugu eta dena hondakinekin. Buruhandiak egingo ditugu eta horretarako 2 egun hartuko ditugu. Lehenengoan buruhandiari forma eman eta begi belarri eta abarrak jarriko dizkiogu. Bigarren egunean, berriz, buruhandiak margotzeari ekingo diogu. Bi egunetan musika tresnak egiteko aukera edukiko dugu, hondakinak hartu, transformatu eta musika egingo dugu hauekin. Azken egunean, gainera, musika tresna guztiak batu eta “musika” egiten saiatuko gara.

Beraz gogoratu Maiatzaren 5ean buruhandi tailerraren lehenengo fasea egingo dugu eta bukatzeko txokolatada goxo bat prestatuko dugu buruhandiak jaso eta lehortzen utzi baino lehen. Bigarren fasean, ordea, buruhandi lehorrak banatu eta margotzeari ekingo diogu. Eta bukatzeko hondakinen kontzertua egingo dugu.

Animatu, parte hartu eta ez ahaztu mantalak ekartzeaz!! Berrerabili, zaborrik ez sortu, hondakinekin jolastu!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Puntaleko eskola

puntalaDuela egun batzuk, prentsaren bidez, puntaleko eskola zaharrean Hondarribiko gazte asanbladari toki bat esleitzeko prozesua udalak ofizialki onartu duela jakin genuen (1,2,3). Udalarekin bilerak izan ditugu, baino, gauzak gehiegi konkretatu gabe hitz egin izan dute gurekin. Orain, tokia emango digutela dirudienean, aurreko urtean egin bezala, Gaztetxe edo gazte xaia denen arten egiteko, Hondarribiko ahalik eta gazte gehienekin biltzen saiatuko gara, ideiak elkarbanatu, aportazioak jaso eta taldea koxkortzeko.

Aurreko urtean egindako guztia jasoa dugu, ideiak, tailer asko, funtzionatzeko moduak eta abar. Jasoak dauden gauzak dira, beraz, ez gara zerotik hasten, baina, pentsatzen dugun moduan pentsatzen dugulako eta denen ideiekin sortutako zerbait nahi dugulako, berriz komentatu eta landuko ditugu.

Dagoeneko hasiak gara lokaletara joaten. Jendeak primeran jasotzen gaitu eta jartzen duen interesa ikusita gauzak oso ongi joango direla aurreikusten dugu. Ahalik eta gazte gehienekin bildu nahi dugu, baina noski, ez ditugu Hondarribiko gazte guztiak ezagutzen, beraz, zuen laguntzatxoa behar dugu ahalik eta gazte gehienengana iristeko. Zuen lokaletik pasa nahi dugu! Interesatzen zaion norbait ezagutzen baduzue, edo, sinpleki informazioa nahi baduzue, bidali email bat gure posta elektronikora (hondarribikogazteasanblada abildua gmail.com) eta erantzungo zaitugu. Eta zuzenean asanbladan parte hartu nahi baduzu igandetan 16:30tan Gipuzkoa plazan biltzen gara, oso ongietorriak izango zarete!

Hondarribiko gazteek, Hondarribiko gazteentzako zerbait sortzera goaz! Parte hartu! Zu gabe ez dago eta!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi