Aurten ere jende asko dabil korreoak bidali eta bikingo mariarako apuntatzen. Baina, jakinarazpen edo ohar batzuk eman nahi genituzke baltsak muntatzerako orduan eta baita abordaian bertan kontuan edukitzekoak. Segurtasunari begira ere informazioa duzue bertan.
Gogoratu egun horretarako prestatuta duguna.
- 15.30tan kapuiloan muntaketa lanak eta animatzeko kontzertua (bertan banatuko ditugu poltsak)
- 16.30tan baltsak hartu eta abordatzera!
Jarraitu hondarribikogazteasanblada@gmail.com era apuntatzeko emailak bidaltzen eta jarraien jakinarazpen eta informazioa:
Baltsak muntatzerako orduan:
- Iltzerik ez.
- Punta zorrotzeko ezer baltsan.
- Flotabilitatea emateko metalezko bidoirik ez.
- Gauza korrosibo, toxiko, etab. garraiatzeko plastiko bidoirik ez.
Uretan:
- Arrautzak jaurtitzerik ez.
Segurtasuna:
- DYAren furgoneta bat egongo da kapuiloan hasieran eta puntaleko playitan bukaeran.
- Gurutze gorriko zodiak bat itsasoan.
- Piraguan argibideak emango dituen norbait.
Jasotzerako orduan:
- Antolatzaileek argibideak emango ditu, baltsak noraino eraman behar diren azalduaz. Iristerakoan baltsa hartu eta bukaeraraino eraman.
Gomendioak:
- Sandaliak edo uretarako zapatak jartzea.
- Nekatuta aurkituz gero, ez jarraitu. Ranpa asko daude eta begiraleak egongo dira laguntzeko.
Advertisements