Laister berriak

Hemen gaude, berriz gatoz eta gauza berriekin. Aspaldian ez dugu gure bloga eguneratu. Ikasturte berriari hasiera eman genionetik sukalde lanean aritu gara. Laster berri gehiago edukiko ditugu, baino, orain arte egindako lana erakutsi asmoz, hemen duzue esku artean darabilgun proiektua: Gazte xaia.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bikingo mariako argazkiak

Aupa lagunak

Atzokoa ederra izan zen. Giro ederrean igaro zen desenbarku guztia, nahiz eta, obetzeko gauzak egon oraindik gutxinaka ikasten goaz guztiok. Ekitaldi guztian zehar lagunak eduki genituen arazki eta bideoak ateratzen, beraz, hemen duzuen argazkien bildumatxoa, gutxinaka handitzen joango gara, argazkiak lortu ahala: http://www.flickr.com/photos/hondarribikogazteasanblada .

Hemendik eskerrak eman nahi dizuegu guztioi: Donostiako piratei esperientzia eta poltsak elkarbanatzeagatik, konpresorea eta kamarak utzitakoei, argazkiak ateratzen ibilitakoei, ekitaldia komentatzen aritutakoei, kontenedoreak ekarri eta eramaten egondakoari, DYAkoei beraien laguntza eta kolaboratzeko prestutasunagatik, interesa eta laguntza eman diguzuen guztioi (seguru batonbat ahazten dugula) eta zuoi, parte hartzeagatik, zuen baltsak jasotzeagatik eta horren giro hona jartzeagatik, DENON ARTEAN EGITEN DUGU, MILA ESKER!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gazte eguna – ia dena prest!

Ia listo dugu gazte eguna. Gaur erosketa egin eta mahai eta aulkien bila joango gara elkarte eta lagun ezberdinengana. Toldo bat ere utziko digute euria egiten badu busti ez gaitezen, hau ere muxu truk! Mila esker laguntza eskaintzen ari zareten guztioi zuek gabe ezingo genituzke horrelako gauzak antolatu! Eta zuri ere eskerrak Aitor, gure kamiseten artista!!

Hemen antxeta irratiak egindako elkarrizketa:

Eta gogoratu Gipuzkoa planzan kamisetak saltzen jarraitzen dugula, 18:00tik 20:00ra.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irailak 1 Gazte eguna!

Bikingo maria ia presatua dugu guztiz, baina, hori baino lehen Gazte asanbladak eta Psilocybek gazte eguna antolatu dugu!

Egun oparoa prestatu dugu: Hasteko kapulloan gure pregoi serio eta formalaren ondoren txupinazoarekin hasi eta trikipoteoari ekingo diogu herritik zehar giro jatorrean. Zumardian bazkaria edukiko dugu itxaroten eta bapo bazkaldu eta gero jokoak eta batukada egongo dira. Ondoren berbena egongo da hezurrak mugitu nahi dituenarentzako eta gau aldera kontzertuak DJekin bukatuz. Aurtengo lema “Bixiguen iraultza, deabruen dantza” izango da, beraz, ez txintxuegiak izan!

Gazte egunean parte hartzeko ez da ticketik erosi behar. Aurtengoan kamisetak prestatu ditugu eta kamisetarekin joatea nahiko izango da bapo jan eta egunaz disfrutatzeko. Kamisetak erosteko postutxo bat jarriko dugu egunero Gipuzkoa plazan eta 18:00tik 20:00tara egongo gara bertan 14€ tan saltzen ditugu. Taila desberdinak daude beraz lehen bai lehen etorri eta eskuratu zurea. Hemen gure lehenengo bezeroa:

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Desenbarkura apuntatzeko epea irekia

Irailak 6an, dakizuenez, Bikingo maria antolatu dugu. Nondik norakoa ere zehaztu dugu marea aztertu eta segurtasuna kontutan hartu eta gero. Hemen duzuen egingo dugun ibilbidea:

  • Zein izango da plana?

Kapulloan dagoen hondartzan, Uxoa parean, hasiko gara baltsak muntatzen. Eguerdiko 15:00tan emango diogu hasiera muntaketa tailerrari. Bertan banatuko ditugu piratak emandako poltsak. Baltsak prestatu eta arratsaldeko 17:00tan suziria bota eta hasiera emango diogu Bikingo mareari. Hondartzatik atera eta Roteta ondoan dagoen ranparaino egingo dugu ibilbidea, bitarte horretan zuek ikusi! Baltsak abordatu, urarekin busti… Animazioa ere egongo da ;). Hori bai inor mindu gabe mesedez! Ranpara iritsi ostean baltsak igo eta garbitze taldeari eraman baltsa.

  • Muntatzerako orduan kontutan hartu beharrekoak bi gauza garrantzizko:
  1. Flotagarritasuna emateko ez erabili metalezko bidoi ez plastikozkorik mesedez, normalean gauza toxiko edo korrosiboak garraiatzeko erabiltzen baitira.
  2. Pale edo egur olak beraien artean lotzeko ez erabili iltzerik mesedez, txikotiak, zinta amerikanoa edo beste zenbait modu daude, garbiketa laneko jendearentzat seguruagoak direnak.
  • Eta garrantzizkoena, poltsak eskuratu nahi badituzue gure emailera honako datuak bidali:
  1. Taldearen izena.
  2. Arduradunaren izena eta telefonoa.
  3. Taldekide kopurua.

Dibertigarria izan daiteke talde guztien izenak webean jartzen joatea, ikusiko dugu zer egin. Talde kide kopuruarena eta arduradunarena poltsak banatzeko besterik ez da. Talde bakoitzari kideen arabera poltsa gehiago edo gutxiago emango dizkiogu, denak eduki ahal izateko eta poltsekin arazorik balego taldeko arduradunarengana joko  genuke konpondu ahal izateko.

Beraz talde izen original bat asmatu eta bidali korreo bat hondarribikogazteasanblada@gmail.com era.
Aupa gaztiak, denen artean jai herrikoi batzuk egingo ditugu!!

Eta opari piratak abordaiarako prestatutako bideoa:

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Poltsak garbitzen

Atzo piratei lagundu  ostean lortutako poltsak garbitzen egon ginen. Furgonatik gauzak atera eta pilatzen joan ginen. Ikusten duzuenez oraindik nekatu xamarrak jarraitzen genuen, baino umore onean ekin genion lanari. Ondarra eta itsasoko ura kendu ondoren 100 poltsa inguru kontatu genituen, nahiz eta hauetako batzuk gaizki egongo diren.

Ostiralean, astero bezala, bilera dugu 18:00tan Gipuzkoa plazan, bertan Bikingo mariari buruz hitz egingo dugu, baita jaiei buruz ere, beraz animatu!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Piratekin

Atzokoa lan egun gogorra baina emankorra izan zen. 4ak aldera zita genuen piraten irratian elkarrizketatxoa egin eta handik zebilen jendea entretenitu eta animatzeko. Hara ere, azken orduko aldaketak zirela medio, Fermin Muguruzaren azken orduko kontzertua zela eta piraten irratia itzali egin zuten kontzertuaz disfrutatu ahal izateko. Eskerrik asko piratei gure berri eman eta kontuan hartzeagatik, ez gaituzte horretan ohituratu eta… 😉

 

 

Portuko giroaz gozatu, eta piraten txosnan pote bat hartu ostean, indarrak bildu eta Kontxa abordatzen den tokira gerturatu ginen.

Jasotzeko arduradunekin hitz egin eta lehenengo piratak iristen hasi ziren 17:30ak aldera. Lan gogorra egin genuen han genbiltzan guztiok baina giro ezin hobean egin genuen, elkar asko animatuz. Egur mordoa pilatu zen eta aipatzekoa da kamioi gainera baltsak igotzen zebiltzanen lana, zein sasoia!

 

 

21:00tarako lana bukatuta genuen txalo eta irrifar artean. Hondarribiko Bikingo mariarako poltsa bila joan ginen, bide batez piratei lagundu eta beraien lanaz ikasiaz, eta poltsa asko jaso genituen. Gaur garbitu eta Irailak 6rarte jasoko ditugu. MILA ESKER PIRATAK! Eta bikingoak, prestatzen joan!

 

Informatzen jarraituko dugu.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bikingo maria badator!

Aupa ekipo!

Gogoratzen zarete nola bete genuen, duela ia urte bete, San Pedro kaleko pasealekua? Zenbat kolorez bete genuen gure herria? Ea argazki batzuekin memoria pixka bat astintzen dugun:

Aurten nobedadeekin gatoz, Donostiako piratekin elkar-lan bat lortu dugu eta baltsei flotabilidadea emateko erabiltzen dituzten poltsak erraztuko dizkigute, beraz aurten buru hauste bat gutxiago edukiko duzue baltsa prestatzerakoan.


Hasi zaitezte koadrilaka, lokalka edo nahi duzuen moduan taldeak sortzen eta baltsaren lana pentsatu eta prestatzen, guk poltsak ditugunean taldeak osatu eta hauen banaketa errazteko.

 

Ba informatzen joango gara jaitarako antolatzen ari garen guztiaz, baita, esku artean dugun beste proiekturen baten inguruan ere; eta bitartean ez etsi, AURRERA LAGUNAK!

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

Juana burutik fana fanzinko 2. alea

Argitaratu dugu gure 2. Juana burutik fana fanzinea. Guifi.neten inguruko elkarrizketa bat eduki dugu Asier Garaialderekin, Jaizkibeli buruzko olerki bat, jargoiak eta sorpresa gehiago.

Irakurtzeko hemen: http://issuu.com/hondarribikoga/docs/fanzinea2alea_irakurtzeko

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gaztetxearen aldeko III. Umeen eguna

3. urtez segidan gazte asanbladak umeen eguna antolatu du. Aurtegoan, marrazki lehiaketa antolatu beharren, umeak herria koloreztatzeari ekin diote hasieran. Kolorezko klerak erabiliaz eta imaginazio berezi horrekin, inguruak magiaz bete dituzte.

 

 

Ondoren, jolasten hasi dira, joku ezberdinak zeuden prestatuak: zapi zuria, puxikak batak besteari lehertzea, txorimalo badugu eta kantu jolasak. Irri eta algarez bete dute gipuzkoa plaza eta beraiek bezain ongi pasa dugu beste guztiok, beraiek ikusten eta beraiekin jolasten.

Bukatzeko, ume zahar eta gazteak itxaroten ari ziren mometua, txokolatada! Muturrak bigote handi batekin zikinduaz eta bizkotxo eta boiotxo guztiak jan ondoren etxera joateko unea iritxi da.

 

 

 

 

Hurrengo urtean sorpresa gehiago, bitartean amesten jarraituko dugu…

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi