Krisiaren aurrean alternatibak – Sare libreak

Sare libreakKrisiari aurre egin behar zaio, suminduz, protesta eginez, baina sortuz ere. Alternatibak aztertzeko jardunaldiekin jarraituz sare libreak ezagutarazten saiatuko gara eta gehien bat Guifi.net proiektua. Gogoratzen bazarete ez da lehenengo aldia gazte asanbladak gai hau jorratzen duela. Gure 2. fanzinean horri buruz idatzi genuen.

SOPA, PIPA, Sinde-Wert… ezagutzen dituzue lege hauek? Eta ezagutzen ez badituzue interneten libreak zaretela uste duzue? Ba internet kontrolatzeko saiakera hasi da, baina, alternatibak ere aurrera darraite.

Guifi.net sare ireki, libre eta neutral da eta prestatutako jardunaldian gehiago ezagutzen joango gara sare hau. Bi hitzordu prestatu ditugu honen inguruan hitz egiteko:

Lehenengoa, hitzaldia tailer bat izango da. Irungo Labkaxita hacklabetik etorriko dira Guifi.net zer den eta bertan erabiltzen den katxarreria erakustera. Hitzaldi irekia izango da eta guk ditugun duda eta kuriositate guztiak  argitzen saiatuko dira. Zuloaga etxean izango da ostegun honetan 18:00tan.

Bigarrena, Hondarribian Guifi.net sarearen lehenengo nodoen instalazioari ongietorri festatxoa prestatu dugu, Hondarribiko bi elkarte ezagunek, Muara eta Olagarrok, Guifi.net sarearen bidez konektatzea erabaki bait dute. Egun guztian zehar, Otsailaren 2an larunbata,  ekintzak prestatu ditugu.

Goizetik auzolanarekin hasiko gara, teilatuetara igo eta antenak konektatzeari ekingo diogu. Ondoren, indarrak berreskuratzeko, bazkaria prestatu dugu. Tailerrak ere egongo dira bazkariaren ostean eta zuen ordenagailua eramaten baduzue taldean askatzeko aukera edukiko duzue copyrait eta patente tonelada batetaz libratuz, sorpresaren bat ere prestatu dugu… Ordurako sarea prest edukiko dugu eta honen inauguraziorako jolasak prestatu ditugu giro onean far pixka bat egiteko.

Bukatzeko Muara ireki eta festatxoa jarraitzeko aukera egongo da.

Animatu eta parte hartu, denen artean egingo dugu!

Advertisements
Post hau Ekintzak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s