Krisiaren aurrean alternatibak – Elikadura burujabetza

krisiaren aurkako alternatiba02Hondarribiko gazte asanbladakoak ekimen berri batekin gatoz. Krisi garai gogor hauetan, blablabla… jarraitu dezakegu eta aserre eta triste joango gara etxera. Azkenaldian asko ikusten dugun gauza da hori, baina, alternatibak, pesimismo eta depresioa estalki hartuta, ezkutatu nahi dizkigute.

Horri  aurre egiteko hilabetean gai bat hizpide hartuta alternatibak aztertu eta eztabaidatzen saiatuko gara, “Krisiaren aurrean alternatibak” delako jardunaldiak antolatuz.

Abenduari dagokienez elikadura burujabetzaren gaiari helduko diogu. Honetarako hitzordu ezberdinak antolatu ditugu; lehenengoa, Abenduaren 18an prestatutako hitzaldia. Bertan hiru elkartek lagunduko digute kontzeptu abstraktu eta borobil hori ulertu, duen garrantziaz jabetu eta honi buruz eztabaidatzen.

EHNEtik Pedro Alberdi etorriko zaigu. Sindikatuko kideak elikadura burujabetza azaltzeko ibilbide bat proposatuko digu: ondasunetik hasi, nekazaritza eredutik pasa eta merkaturatzeraino. Garrantzizko kontzeptu gisa ikusten ditu Pedrok “nekazaritzarako ezinbestekoak diren baliabideak nork kontrolatzen dituen azaltzeko”.

Ezinbesteko kontzeptuen inguruan ausnartu ondoren, bi elkarte batuko zaizkigu asanblada moduan egingo dugun jardunaldiaren bigarren fasera, Aldatsa eta Xixare baratza taldeak, alegia. Talde hauek kide ezberdinez osatuta dago eta, azalduko diguten moduan, lan gutxiren truk astero saski bat jasotzen dute baratzeko produktu osasuntsu eta gozoez ornituta.

Abenduaren 20an Lakaxita gaztetxean “garai bateko baserriko bizitza” aztertzen egon den hizlaria bertaratuko alaia eta aldatsa baratza kooperatiben eskutik eta egindako lantxoaren fruituak partekatuko ditu gurekin.

Eta amaitzeko Abenduaren 27an Muara kultur elkartean “Gure lurra, gure etorkizuna” dokumentala jarriko dugu eta ikusi ostean bertako produktuekin dastatzeko pikoteo alai bat egingo dugu.

Tokia eta orduaren informazio zehatza kartelean duzue. Animatu eta parte hartu!

Post hau Ekintzak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s